Araztegiari buruzko hitzaldia izango da bihar Lamiakon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 20a, 19:22
Ostegun honetan, otsailak 21, Lamiakon aurreikusitako hondakin uren araztegiaren (HUA) proiektuari buruzko hitzaldia egingo dute aipatu auzo leioaztarrean. Hain zuzen ere, araztegiaren kontrako koordinadorak antolatu du saioa eta Iñaki Antiguedad EHUko Hidrologia irakasleak hitza hartuko du horretan."Lamiakoko araztegiaren kontrako koordinadorak proiektuaren kontra jarraitzen du egiten -obrak urte honetan hastekoak dira- eta bertan, auzokideen elkarteak eta eragile ezberdinak batuta daude", antolatzaileek azaldu dutenez. Biharko hitzaldia Zentro Zibiko zahar etxean izango da, arratsaldeko 8etatik aurrera. Argazkian, pasa den azaroaren 25ean, metro geltoki ondoan, Lamiakoko auzokideen plataformak egindako sinadura bilketaren irudi bat / La depuradora.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun