"Maite Maitea" maitasun gutunen lehiaketaren sariak banatu ziren atzo (otsailak 19) Sopelan. Guztira 29 lan aurkeztu dira, 27 gaztelaniaz eta 2 euskaraz. Partaideak, berriz, leku askotakoak izan dira: Sopela, Getxo, Berango, Urduliz, Portugalete, Donostia, baita Cadiz ere. Nahiz eta lehiaketak 4 kategoria bereiztu, 3 sari baino ez zituzten banatu, 16 eta 18 urte bitartekoan ez baitzen partaiderik izan. Horrenbestez, Olatz Vazquez Aurrekoetxea 13 urteko sopeloztarra suertatu zen irabazle 15 urte arteko kategorian, "Querido Javier" izenburuko lanari esker. Eva Escorza Piña 34 urteko getxoztarrak, berriz, "Nuestro recorrido" eskutitzarekin lortu zuen lehen postua, 18 eta 59 urte bitarteko kategorian. Azkenik, 60 urtetik gorakoan, Berangoko 69 urteko Ana Maria de Miguel Grijalbo izan zen irabazlea, "Como nave a la deriva" lanarekin.Nagusien kategoriako sarituek Sopelako Gardoki jatetxean 2 pertsonentzako afaria lortu zuten.Sariak banatu ostean askari bat eskaini zitzaien guztiei eta, horrez gain, ekitaldian egon ziren lagunek irabazleen eta parte hartzaileen lanak irakurtzeko aukera izan zuten. Argazkian, Olatz Vazquez gazte sopeloztarra Leire Basauri Aisialdi, Kirol eta Gazteria eta Kultura zinegotziarekin batera. Azken hori arduratu zen sariak banatzeaz.