Greba egingo dute bihar Uribe Kosta eta Erandioko osasun etxeetan

Sindikatuek ostegun honetarako Osakidetzan deituta zuten greba orokorra mantentzea erabaki dute, lan erakundeetako iturriak aipatuz Eitb24k jakinarazi duenez. Alabaina, ez dirudi erabakiarekin bat datozenik sindikatu guztiek. Aipatu webguneak gaineratu duenez, SATSE eta UTESEk ez dute deialdia babestuko. Horrenbestez, lanuzteak ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SAE sindikatuek deituta egingo dira. Bestalde, Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuen erabakia kritikatu du. Argazkian, 2007ko martxoan Almintzan zabaldu zuten osasun-kontsultategi berria, Atalaia kaleko 5. zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun