Larunbatean abiatuko da hauteskunde kanpaina Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 21a, 20:07
Alderdi batzuek ekitaldiak lehenago deitu dituzten arren, ofizialki, gauerdian abiatuko da martxoaren 9an izango diren Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeei begirako kanpaina. Uribe Kosta eskualdean, baina, larunbatera arte itxaron beharko dute, lehiatzeko, Espainiako Auzitegi Nazionalaren baimena dauten hainbat talde politikoetako jarraitzaileek. Besteak beste, EAJk Areetako Xake plazan etzirako deitutako mitinean Margarita Uria diputatu eta senatarigai getxoztarrak, jelkideen bozeramailea Espainiako Kongresuan Josu Erkorekak, Iñigo Urkullu Eusko Buru Batzarreko presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak hartuko dute hitza. Ekitaldia 18:00etan izango da. Hala ere, goizez, Eusko Alkartasuna izango da eskualdean kanpaina egingo duen alderdia. Tokiko udal batzordearen aurkezpena aitzakia hartuta, Martin Aranburu euskal sozialdemokraten Kongresurako Bizkaiko hautagaiak egingo du berba, 11:30ean, Barrikako udaletxean. Argazkian, Margarita Uria EAJren diputatu eta senatarigai, artxibo irudi batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun