Abstentzioaren alde egitera deitu dute hautetsi independentistek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 21a, 21:53
Besteak beste, Berriak zabaldu duenez, 33 hautetsi independentistek gaur arratsaldean Iruñean jakinarazi dute abstentzio "aktiboaren" alde egingo dutela martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, "Espainiako Estatu faxistari planto egiteko". Marine Pueyok eta Arantxa Urkaregik egin dituzte bozeramaile lanak, eta "salbuespen egoera" bizi dela nabarmendu dute legez kanporatze edo jardueren eteteengatik, atxiloketengatik -200 baino gehiago azkeneko hilabetetan-, preso kopuruagatik -"frankismoaz geroztik altuena"-... Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Auzitegi Gorenak martxoko bozetan izatea eragotzi diete EHAKri eta Eusko Abertzale Ekintzari. Argazkian, otsailaren 14ko greba egunean ia 700 lagun manifestatu ziren Algortan, EHAK eta EAEren jardueren etetearen kontra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun