Euskaldunok beti jakin dugu historiak jarraitzen duela. Eta hori da gure arazo handiena, ezin dugula istorio hau amaitu. Oholtza bete lagun Martin Ugalden. Zortzi etxe huts gehiago Gasteizen. Eta Jaurlaritzak, Elizaren moduan, iraganeko okerkeriak zuzendu guran, zirkinik ere ez du egiten egungoen aurrean. Epaile espainiarren batek eskatuta baino ez dira mugitzen. Eta halakoetan, justuki, hobe leudeke geldi. Atutxari tokatzen zaionean kritikatzen dutenaren morroi eta parte dira. Hara negozioaren prezio politikoa.
Eta hori ustezko Batasunaren ETArekiko morrontza baino ulergaitzagoa da. Teorikoki helburu politiko ezberdinak dituztelako.
Etorkizuneko biktimek kezkatzen naute ni lehengoek baino gehiago. Produktiboagoa delako oraindik gertatu ez dena ekiditen saiatzea gertatutakoez demagogia elektoralista egitea baino. Fidelek etorkizuneko gosearen biktimak ekidin zituen moduan.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua