Martxotik ekainera bitartean, 13 tailer eta ikastaro eskainiko ditu Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak. Horien artean, gainera, orain arte eman ez dituztenak ere badaude: surfa, txalaparta, perkusioa, kajoi flamenkoa eta sabel dantza, hurrenez hurren. Ikastaro bakoitzak 5 euro kostatzen du eta 8 eta 30 urte bitartekoei zuzenduak daude, kontuan izanda noski ikastaro bakoitza zer nolakoa den. Horrenbestez, udal webgunean, Gazte Bulegoan (Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98), 944 660 353 telefono zenbakira deituz edo gaztebulegoa[abildua]getxo.net helbide elektronikora idatziz izena eman daiteke. Azken horren bidez, norberaren izena eta egin nahi den ikastaroa aipatu beharko dira eta telefono zenbaki bat eman. Horretaz gain, SMS bat ere bidal daiteke telefono zenbaki honetara: 667 600 740. Argazkian, hainbat neska-mutil blues eta jazz inprobisazioa ikasten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!