Leioako Merkatarien Elkarteak antolatuta, gaur abiatu da Merkaleioa azokaren laugarren edizioa. Horrenbestez, igandera bitartean, tokiko 20 denda baino gehiagok denboraldiko produktuak salduko dituzte Boulevardean, "prezio ezinhobeagoan", antolatzaileek adierazi dutenez. Besteak beste, poltsak, arropa, oinetakoak, aromaterapia eta kirol produktuak eskura izango dituzte aurten bisitariek. Ostirala eta larunbatean goizez zein arratsaldeko egingo da irekita azoka, 10:00etatik 20:00etara. Igandean, baina, 14:00etan itxiko dute Merkaleioa. Bestalde,
Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak martxoaren 1ean eta 2an egingo du Getxo Outlet beherapenen azoka, Algortako Igeretxe hotelean. Gainera, parte hartuko duten 30 merkatarien artean erakundetik kanpoko hainbat ere izango dira aurten. Horrenbestez, 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Getxo Outlet, sarrera dohainik.