Begoña gazteluko galerietan hotela ez jartzeko sinadurak batuko ditu asteburuan Getxoko EAEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 22a, 19:33
Barcelo enpresak Algortako Begoña gazteluko galerietan hotela egin ahal izateko, Hirigintzako Antolaketarako Plangintza Orokorra (HAPO) aldatzeko erabakia behin-betiko onartu nahi du laster Getxoko Udalak. Oraingoz behin-behinekoa den ebazpenari galdapenak aurkezteko epea, baina, otsailaren 29ra arte egongo da zabalik. Gauzak horrela, epea bete arteko azken asteburua gainean dugula, erakusketa eta sinadura bilketa antolatu ditu larunbat eta iganderako Getxoko Eusko Abertzale Ekintzak (EAE). Bada, bihar eguerdian Algortako Arriluze kaian paratuko dute mahaia. Etzi, berriz, Itzubaltzeta / Romo herrian egongo da erakusketa ikusi eta galdapena izenpetzeko aukera. Argazkian, udal arduradunak galerietara bisita egiten.
Nagusiki bi dira Getxoko EAEk egitasmoaren aurka egiteko arrazoiak: "galeriak eraistea ekiditzeko eta horien inguruko espazioen pribatizazioa eta suntsiketa saihesteko", hurrenez hurren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun