Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera
Koska irratiak Madrilen zuzenean egingo duten 18/98 auziari buruzko irratsaio berezia emitituko du. Uribe Kostako irrati libreak 108.0 FMko bere diala eskainiko dio horrela Madrilgo
Rompamos El Silencio mediaguneari. RES mediaguneak 18/98 makrosumarioaren inguruan Madrilen izango den mobilizazioari jarraipena emateaz gain, Estatu espainiar osoan burutuko dituen etorkinen manifestazioak izango ditu gai Estatu kolpearen urteurren honetan. Irratsaioaren lehenengo orduan migrazioari buruzko hainbat erreportaje eta zuzeneko konexioak egingo dituzte. 20:00etatik aurrera, ordea, 18/98 auziak hartuko du protagonismo gehien, egunak eman duenaren laburpena eta RESen estudioan egingo diren mahai-ingurua eta protagonisten elkarrizketak direla medio. Saioa 21:30ean bukatuko da. Argazkian, pasa den abenduaren 13an 18/98 auziaren aurka Algortan egindako lanuztearen irudi bat.