Bi berangoztar zauritu dira etxean izandako sutearen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 24a, 22:15

Berangoko beren etxeko sukaldean sortu zen sutea zela eta C.R.S. 33 urteko gizonezkoak eta I.F.G. 28 urteko emakumeak zauriak pairatu zituzten pasa den ostiralean gauean. DYA elkarteak zabaldu duenez, ostiralean 23:47an anbulantzia bat bidali zuten Basotxu auzora bertan izandako sutearen ondorioz erredurak zituzten bi gazteak artatzeko. Gizonezkoak lehenengo eta bigarren mailako erredurak izan zituen eskumako besoan, eskuan eta hemitoraxen. Emakumeak, berriz, itolarria izan zuen kearen eraginez eta baita antsietate krisialdi bat. Bi auzokideak Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun