Ken Zazpiren lehen lana, "Atzo da bihar", 2001ean irten zen plazara. Bi urte beranduago, "Bidean" diskoak 18.000 kopia saldu zituen. Bigarren lan hori aurrekoa baino trinkoagoa izan zen baina, aurrekoetan bezala, konpromiso hitzak erabiltzen zituen, beraiekiko eta beraien inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen zituztelarik, baita sentimendu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak ziren.
Gernikarrek "Gelditu denbora" bere hirugarren diskoa akustikoan eta zuzenean grabatu zuten: aurreko lanetik zazpi kanta birmoldatu eta sei kanta berri gehitu zituzten. Gainera, zuzeneko lan horren bi edizio egin zituzten, bata euskaraz eta bestea, berezia, katalanezko bi kanta biltzen zituena.