Leioako Inauterien argazkiak Interneten ikusgai jarri ditu Maritxu Teilagorrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 26a, 15:41

Leioako Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko elkarguneak pasa diren Inauterien herriko argazkiak plazaratu ditu sarean, nahi duten auzokideek ikusi ahal izan ditzaten. Izan ere, http://maritxuteilagorri.mundua.com webgunean, otsailaren 1ean aipatu taldeak antolatutako umeen jolasetan edota tailerretan parte hartu zutenen 200 argazki baino gehiago aurkitu daitezke. Ume, gazte zein helduak ageri dira bertan, nor baino mozorro hobeagorekin. Argazkiak UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldun honek eginikoak dira eta ostatua, berriz, Ekostat Informatica enpresa gorliztarrak sorturiko Mundua.com zerbitzuan hartu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun