Txorimalo gaztetxeko batzar orokorra egingo dute iluntzean Algortako kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 27a, 12:53

Hemendik aurrera Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo dute hilabeteko azken astean izan ohi den Getxoko Txorimalo gaztetxeko batzar orokorra, aipatu gazte zentro sozial autogestionatu arduradunek jakinarazi dutenez. Hortaz, gaur, asteazkenarekin, bertan elkartuko dira, iluntzeko 7:30ak aurrera, "gaztetxearen funtzionamendua azaldu" eta zentro autogestionatua "sozializatzeko" asmoz. Bestalde, gaurko zegoen iragarrita Bilboko Olabeagako gaztetxearen desalojoa eta goizeko 8:30ean bertaratzeko deia egin zuten Txorimalo gaztetxeko kideek. Hala ere, oraindik ez da ezer gertatu Gaztesarea webguneak jakinarazi duenez. Goizeko 9etatik Irola irratia jarraipen berezia egiten ari da. Argazkian, Txorimalo gaztetxea iaz egindako lanen ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun