Barrika Piragua Taldeak eta Plentzia Piraguismo Klubak Emakumeen I. Estropada antolatu dute martxoaren 8rako. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna da aipatu eguna eta, hori deta eta, kirol askotako lehiaketaren lehenengo edizioa antotatu du emakumezkoentzat Uribe Kostako Mankomunitateak. Proba 11:30ean hasiko da eta Butroe itsadarretik joango dira. Bi maila bereiztuko dira: batetik, ohiko piraguistak direnak eta, bestetik, esku hartu nahi duten emakume guztientzat (batean zein bestean K1 eta K2 kategorietan lehiatuko dira). Estropada andra, gazte eta neskato guztiei zuzenduta dago. Interesatuek helbide elektronikoz (
blogbpt[abildua]telefonica.net) zein telefonoz (605 717 152 eta 675 006 253) izena eman dezakete martxoaren 6ra arte. Proba bukatzerakoan sariak banatuko dira eta askari bat eskainiko da. Argazkian, otsailaren 17an Plentzian jokatu zen Bizkaiko Neguko Txapelketaren probetako bat.