Horietarako gonbidapenak Astrabuduko Udal Bulegoan eta Kultura Sailean jaso daitezke, hamar egun lehenagotik, 9:00etatik 14:00etara. Emanaldiak 19:30ean izango dira.
Martxoak 2, igandea
“Hari-laukotea”.
F. Schubert: Koartetoa harirako la minorrean, op. 29 “Rosamunda”.
J. Turina: Toreatzailearen otoitza.
Beatlesen kantuen moldaketak.
Azer Quartet.
Martxoak 30, igandea
“Gitarra ganberan”
J. C. Arriaga: Ezer ere ez eta asko.
Aita Donostia: Andante espresiboa.
F. Molino: Trioa, op. 45
W. Matiegka: Lento e patético
J. Lanner: Dantzarako gonbidapena, op. 7.
Strauss: Baltsea eta polka.
Larunbat honetan, martxoak 1, “Fantasmas de tinta” (Tintazko mamuak) izenburuko poesia eta musika emanaldia eskainiko du Galatea taldeak, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Arduradunek azaldu dutenez, “Fantasmas de tinta” Bilbo eta itsasadarraren gaineko alegoria da. "Bizipen-gertaera, galdutako metalen kontrastean urtutako jarduera jasa, irribarre bat ispiluan, ikusezinaren pertzepzioa, hitzei bolumena ematen dien emoziotik ideien minerala jasotzen duen memoriaren eraldaketa, utopian igeri egiten duten tintazko fantasmak", euren hitzetan. Bilboko poeten lekukotasuna da, Galatearen omenalditik eta ahotsetik abiatuta. Saioa 19:30ean hasiko da eta gonbidapenak Astrabuduko Udal Bulegoan eta Kultura Sailean jaso daitezke. Bestalde, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ganbera kontzertu bana egongo da Josu Muruetan, martxoko lehenengo eta azken igandeetan. Argazkian, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia /