Martxoan zehar emakumeentzako antzerkia eskainiko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 28a, 17:42

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, bi egun lehenago, Aizpea Goenagak ekoiztutako "Ezker-eskuma" antzezlana egongo da ikusgai Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Egileak berak eta Ane Gabarainek antzeztutako obra laburrak emakumeen historiak, euren bakardadeak eta adiskidetasuna kontatzen ditu. Rosa eta Sara dira protagonistak. Bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, bakoitzak eguneroko bizitzan dituen arazoekin borrokan. Kontu bakarrean bat datoz: biak solairu berean bizi direla, ezker-eskuma. Eta nahiz eta elkarrekin zer ikusirik ez izan, elkarri laguntzea ezinbestekoa izango da eguneko borrokan aurrera egiteko. Saioa 20:00etan izango da, sarrera doan. Bestalde, hilaren 8an eta 15ean antzezlan bana eskainiko du, Josu Murueta kultur etxean, “Emakumeak eszenan” Antzerki Amateurraren II. Zirkuituak.

Gonbidapenak Astrabuduko Udal Bulegoan eta Kultura Sailean jaso ahal izango dira, hamar egun lehenagotik, 9:00etatik 14:00etara. Saioak 19:30ean izango dira.

Martxoak 8, larunbata

Totum taldea: “Mudando”.

Zenbat denbora darama jantzi horrek armairuan? Nork utziko zuen esekigailu horretan? Zein izango
da bere historia? Maitasunezkoa? Bertan behera utzia? Beste barik geratu zen hor? Eta orain, zer egingo dut berarekin? Gorde egingo dut... edo kutxa batean sartuko dut gauza zaharrekin.

Martxoak 15, larunbata

Hiedra Taldea: “Doctorando”.

Ez da edozein egun bat edozein ospitale batean. Garbiketa egiten duten emakumeek, euren ohizko lanak eta jasandako arbuioez aspertuta, agintea hartzea eta euren lan uniforme urdin zaharra txabusina zuri errespetagarrien truke aldatzea erabakitzen dute. Komedia honen bidez, medikuak plantak egiten dituzten emakume garbitzaile batzuen pasadizoak kontatzen dira, horrela gertaera sinesgaitzak gertatzen direlarik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun