Hilaren 14ra arte dute gorliztarrek haurrentzako masaje tailerrean izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 8a, 19:38
Haurrentzako masaje tailerra eskainiko dute Gorlizen, martxoaren 29tik apirilaren 26ra bitarteko larunbatetan, 2 eta 10 hilabete arteko umetxoak dituzten gurasoei zuzendua. Guztira, bost saio izango dira, 11:00etatik 12:30era, Eloisa Artaza kaleko 3. zenbakiko erakusketa aretoan egingo dituztenak. Udal iturri gorliztarrek nabarmendu dutenez, erdaraz izango dira eskolak. Interesatuek 946 774 000 telefono zenbakira deituz eska dezakete informazio gehiago. Horrenbestez, hilaren 14ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, gehienez 10 familientzako tokia baino ez dela egongo. Gorlizen erroldatutakoek 40 euro ordaindu beharko dituzte; kanpotarrek, berriz, horren bikoitza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun