Ertzaintzak JE.H.C. 19 urteko mutila atxilotu zuen atzo Berangon, duela bi aste herri horretan bertan izandako eraso eta lapurreta batzuetan parte hartzea leporatuta. Otsailaren 16ko goizaldean, 5:45ak aldera, polizia autonomikoko hainbat agentek Sabino Arana kalera abiatu ziren, metro geltokiaren inguruan pertsona batzuei erasotzen ari zitzaizkiola esan baitzieten. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, atxilotuak eta beste hainbat gaztek lau neraberi eraso eta lapurreta egin zieten, eta hori aurpegiratu zieten beste lau pertsona ere jo zituzten. Biktimetako bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, anbulantzia batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!