Bapiruke egitasmoaren barruan, ume euskaldunentzako eski ikastaroa antolatu du martxoaren 15erako
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gauzak horrela, Alto Campoo eski estazioan (Kantabria, Espainia) elurretan gora eta behera ibiltzeko aukera izango dute 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek. Horretara joateko, 50 euro ordaindu beharko dute bazkide direnek, eta 65 euro ez-bazkideek. Informazio gehiago eskuratzeko 944 914 357 telefono zenbakira deitzea besterik ez dago. Horrenbestez, martxoaren 5era arte egongo da izena emateko aukera. Bestalde, martxoaren 25etik 28ra egonaldia antolatuko dituzte Algortan. Ordutegia 9:00etatik 13:30ak arte izango da eta 27an, irteera egunean, 9:00etatik 17:00ak arte. Izena emateko epea martxoaren 3tik 12ra egongo da zabalik; astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez, eta astearte eta ostegunetan goiz eta arratsaldez.