Bertso afari batez aurkeztuko dute Gazte Topagunea Itzubaltzetan iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 29a, 15:42

Martxoaren 21 eta 24 bitartean Lezon burutuko den 2008ko Gazte Topagunea aurkezteko asmoz, Itzubaltzeta / Romoko gazte independentistek bertso afaria antolatu dute iluntzeko 8:30erako, Itzubaltzeta gaztetxean. Gazteek jakinarazi dutenez, ordu horretatik aurrera Gazte Topagunearen aurkezpena egingo da, ondoren afaria egiteko. Gosea eta egarria kenduta, Etxahun Lekue Larrabetzuko eta Arkaitz Estiballes Santutxuratutako bertsolariek abestuko dute. Sarerra gaztetxean bertan jaso daiteke sei euroen truke. Gazte Topagunerako sarrerak eta bonoak, ordea, Branka herriko tabernan eros daitezke martxoaren 15era arte. Lau egunerako bonoa, "akanpalekurako, dutxetarako, kontzertuetarako eta beste hamaika gauzatarako eskubidea" ematen duena 40 eurotan lor daiteke. Horretaz gain, autobusaren zerrenda ere Brankan bertan dago.

Bestalde, Sopelan ere aurkezpena egin zuten hilaren 16an, 20 lagun batu zirela herri bazkariaren inguruan Mikelats herriko tabernan. Bertan, Gazte Topagunearen programa azaltzearekin batera, "Zu zeu irakasle" dinamika dela eta programa oraindik ez dagoela itxita eta nahi duenak mintegiak emateko aukera dituela gogoratu zuten. Hesian musika taldeak egindako kanta ofiziala entzungai izan zuten eta Mikelatsen bertan bonoak, sarrerak, elastikoak eta bestelako materiala erosteko aukera izango dela iragarri zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun