Hirugarren urtez ospatu du EHUk ekitaldi hau. Harekin doktoreak prestatzearen eta titulu hau eskuratzearen garrantzia erakutsi nahi dio jendarteari. EHUk emandako datuen arabera, Estatu espainiarrak doktoreen oso ehuneko txikia dauka biztanleko (%0,5), "izugarrizko lanabesa izan arren ez soilik euren etorkizuna karrera akademikoan mamituko duten pertsonentzat, baina baita gizarteko eta enpresako hainbat sektoretan lan egingo duten profesionalentzat ere", unibertsitateak prentsa ohar baten bidez defendatu duenez.
Ekitaldiaren buru Juan Ignacio Perez errektorea izan da, eta hitzaldia Pedro Luis Ariasek eskaini du. Arias errektoreorde ohia, errektoregaia izandakoa eta Ingeniaritza Kimikako katedraduna da eta hezkuntza, sorkuntza eta berrikuntzari buruzko erdarazko hitzaldia oparitu die 700 bat gonbidatuei.