Espainiako hauteskundeei begira abstentziorako eta boikoterako deia egin du ETAk

Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuak Euskal Herriari "salbuespen egoera" ezarri zaiola salatu eta abstentzioaren eta boikotaren aldeko deia egin du, berria.net-ek jakinarazi duenez. Izan ere, "Berria" egunkariaren biharko alean, baita "Gara"n ere, irakurri ahal izango da ETAren agiria osorik. Gaur "Berria"ren edizio digitalak aurreratu duenez, "martxoaren 9an abstentzioa bultzatuz eta Espainiako hauteskundeei boikot eginez, Espainiako Gobernuko hurrengo agintariei argi adierazi behar diegu herri bat zutik izango dutela aurrean", dio ETAk aipatutako agirian. Horrez gain, eta hautestontzien hitzordutik haratago joanez, Euskal Herriko Estatua erakitzearen alde indarrak biltzeko deia egin du. Argazkian, Euskadi Ta Askatasuna erakundeak 2006ko martxoaren 24ko ekintza armatuen etenaldia iragartzeko kaleratutako bideoaren irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun