Eskuin muturreko taldeek deitutako ekitaldiak:
Gaur, martxoak 1
- 13:00etan, Donostiako Pio XII plazan, Frente Españolen (Falange Española, La Falange, Democracia Nacional, Cantalapiedra...) ekitaldia.
- 19:00etan, Bilboko NH Gran Bilbao hotelean (Kale Nagusia, 87), Alternativa Españolaren (Blas Piñar, Fuerna Nueva...) ekitaldia.
Bihar, martxoak 2
- 12:00etan, Iruñeko Hiru Errege hotelean, Alternativa Españolaren (Blas Piñar, Fuerna Nueva...) ekitaldia.
- 13:00etan, Gernikako Foru plazan, Falange Española de las JONSen ekitaldia.
Euskal Mugimendu Antifaxistak deitutako ekitaldiak:
- 18:00etan, Bilboko NH Gran Bilbao hotelaren aurrean kontzentrazioa.
Gazte Komunisten Batasunaren oharra:
Martxoaren 1ean eta 2an alerta antifaxista!
Zenbait organizazio faxistek hainbat ekitaldi prestatu dituzte datorren astebururako. Euskal Herriko gazteri langileak talde hauen aurrean mesprezua erakutsi behar du, talde hauen existentziaren arrazoi bakarra kapitalismoaren beso erreakzionarioa eta terrorista izatea da.
Organizazio hauek kapitalak eta inperialismoak langile klasearen eta herrien aurka erabiltzen zakurrak besterik ez dira. Kasu honetan Euskal Herrian agertzen dira inperialismo espainiarraren euskal-kontrako eta txobinismo kerrenaren bandera goratzeko.
Ez dugu ekintza hau “kanpoko” organizazioek bermatutakoak bezala ikusi behar, faxistak gure artean jada daudela konturatu behar gara, gure auzoetan, gure lan eta ikastokietan, momentu egokiena itxaroten argira ateratzeko.
Gazte Komunisten Batasunetik faxismoari gure indar guztiekin aurre agitera deitzen dugu eta antifaxismoaren batasuna ereitera jarraitzera, garaipena lortzeko bide bakar bezala.
Ezin dugu baimendu kriminal hauek gure kaleetatik nahi duten erara ibiltzea eta gainera instituzio determinatu batzuek eta enpresa batzuk beraiekin kolaboratzea. Faxismoaren azken krimenak gogoan, Euskal Herriko gazteri langile eta ikaslea oihu egiten du, beti bezala:
Ez dira pasako! Faxismoa akatu!
Gazte Komunisten Batasuna