Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko bederatzi orduko kontzentrazioari ekin diote eguerdiko 12etan
Anjel Kalera! herri ekimeneko partaideek eta kultur arloko hainbat lagunek, guztira 72 pertsona. Tartean, Agurra dantza taldeko, Algortako Aixerrota jai batzordeko, Gorrondatxe abesbatzako, Txorimalo eta Itzubaltzeta gaztetxeetako, Bizarra Lepoan eta EHE euskara taldeetako eta Koska, "UK" eta UKBERRI.NET tokiko komunikabideetako lagunak izan dira bertan. Ordu bat beranduago lekukoa utzi diote deialdi orokorrarekin bat egin duten Algortako 111 herritarri. Haien artean, besteak beste izan dira Mariespe Fuertes EAEko hautetsia, alderdi bereko idazkari nagusia den Juan Carlos Gonzalez, Euskararen Behatokiko zuzendaria Paul Bilbao, Kepa Petralanda kazetaria, Urko Manzano errugbilaria, Jose Luis Franco 18/98+ plataformako kidea, Figueroaren beraren senideak eta Algortako Bertsolari Eskolako zein AEKko kideak. 14:00etan, kategoria ezberdinetako 63 kirolarik eskatu dute Anjeli 92. artikulua aplikatzea, tartean herriko sokatira taldekoak eta Iker eta Kepa Acero, Aritza Saratxaga eta David Bustamante "Zuku" surflariak.