Leioako L.A.D.R. 45 urteko gizonezkoa erreskatatu du Ertzaintzako mendirako erreskate taldeak Dimako Indusi auzoan. 13:30ak aldera, mendizalea Baltzolako kobetarako sarrera egiten duen Jentilzubitik behera erori da, 15 metroko jauskeran. Hainbat pertsonak deituta Jentilzubiraino hurbildu da Ertzaintzako Brigada Higikorreko Mendirako Erreskate Taldea, "arratsaldeko lehenengo orduan"
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Ertzainak zauritutako mendizale leioztarrarengana jaitsi eta 500 metro gora eraman behar izan dute, anbulantzia hurbildu ahal izan den lekuraino. Herrizaingo Sailak jakinarazi du L.A.D.R. ospitaleren batera eraman dutela, baina ez du zehaztu zein osasun zentrora. Era berean, zaurituaren osasun baldintzen inguruan, pronostiko erreserbatua duela baino ez du zabaldu. Argazkian, Jentilzubiren artxiboko irudi bat /
BocaDorada.