Egungo "salbuespen egoera" Loiolako elkarrizketatik ondoren kokatu zuten gazteek, eta argi utzi nahi izan zuten "hau ez dela Espainia eta ezker abertzalearen arteko gatazka, Espainia eta Euskal Herriaren artekoa baizik". Ildo horretatik, Espainia babesten duten PSOE eta PP zein "Madrildik emandako mozkinen truke herria saldu" eta "beste 30 urteko iruzur erregionalista prestatzen diharduten" EAJ eta Nafarroa Bai alde batean kokatu zuten, eta bestean Euskal Herriko independentzia eta gazte zein langileen independentzia nahi dituenak.
Era berean, aipatu alderdiei hainbat gauza leporatu zizkieten gazte independentistek: alokairua 800 eurotan egotea, etxebizitza metro koadroak 4.000 eurotik gora balio izatea; AHT "negozio biribila eta Amalurrarentzat kalte izugarria", leku aldaketa gehienak euskalde barrukoak direla kontuan hartzen ez duena "eta berau egiteko zuen enpresarioak, gainera, kontratatu duzuena"; Kapitalismoak behar duen pribatizazioa arlo guztietara hedatzea, hezkuntzara ere bai, Bologna prozesuaren bitartez "enpresen beharretarako ikasleak etorkizuneko langile akritiko, menpeko eta behin behinekoak izan daitezen", gainera euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuak eta Euskal Herria bezalako estaturik gabeko nazioak "lekurik gabe uzteko".
Jendarte eredu berri bat abian jartzeko
Horren aurrean, arlo guztietan erantzun bateratua ematera deitu zuten, hezkuntzan, garapenkeriaren aurrean, etxebizitzan, gazteen bizibaldintzak defendatzeko borroketan... eta lehenengo ekimenak bezala, bihar zortzi Espainiako hauteskundeetan "independentziaren alde" abstentzio aktiboa erabiltzera eta martxoaren 21ean Lezora joatera deitu zuten. Gainera, Lezon "etorkizuneko gizarte eredua" lantzeko, zabaltzeko, aztertzeko eta abian jartzeko gazte topagunea egingo dutela zehaztu zuten.
Itzubaltzetan Arkaitz Estiballesek, Etxahun Lekuek eta Itzubaltzetako bertso eskolak abestu zuten bertso afarian. Getxoko Txorimalo gaztetxean, berriz, Arrate Illaro, Jone Uria eta Itxaso Paya izan ziren bertsoak lantzeko arduradunak.
Gazte independentisten oharra:
Gazte Topagunearen aurkezpena izan da Algortan
Gazte Topagunea '08ren aurkezpena burutu dute Algortako gazteek. 70 gazte inguru bildu dira Algortako Txorimalo Gaztetxean eta bertan bertso afaria ere izan da.
Arrate Illaro, Jone Uria eta Itxaso Paya bertsolari gazteak izan dira aurkezpena egitearen arduradun, hauekin batera, komunikatu bat irakurri eta bideo emanaldia eskaini da. Horrez gain,bestelako jokuak ere izan dira afarian zehar non bertsolarien partehartzeak giroa berotu duen, umorea eta aldarrikapena uztartu diren festan.