Programa ezusterik gabe garatzekotan, eta atsedenaldi baten ostean, 12:00etan jardunaldiaren bigarren zatiari ekingo diote: “Antzerki egitaraua: egitarau parekidea izateko zailtasunak” izenekoa. 2007-2008ko egitarauari eta jaialdiei buruzko balorazioa egingo da “Simulacro Teatro” kideak diren Aintza Uriarte eta Arantza Iurreren eskutik eta, ondoren, Virginia Imazek, Aitzpea Goenagak eta Ana Pimenta zuzendariak eta dramagileak, Carlota Ojea produktorea eta Pedro Madoz, Barakaldoko Kultur Etxeen koordinatzaileak jardungo dute horretaz Koldo Iturbe Kultur zinegotziak moderatuko duen mahai-inguruan.
Azkenik, ikusgarritasuna lortzeko jarduera-lerroak proposatuko dira eta eztabaida eta jarduera-planen bilketa programaziorako egingo da.