Aurreko urteotan energiaren, mugikortasunaren eta hondakinen gaineko gaiak landu ondoren, 2007-2008ko ikasturtean klima aldaketa aztertzen ari dira. Horrela, klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasen isurketen arrazoiei dagokionez udalerriaren egoera aztertzeko helburuarekin udal izaerako diagnostikoa egiten hasi ziren otsailean. Horretarako Udalak kontratatutako aholkularitza bateko begirale batzuekin udal eraikin batzuk bisitatzen ari dira ikasleak, esate baterako, udaletxea, Santa Clara egoitza, Fadura eta Gobela kiroldegiak, udal erresidentzia, musika eskola, Villamonteko kultur etxea eta abar.
Ikasleen galderak
Bisita horietan ikasleek Udaleko langileekin eta teknikariekin hitz egiteko aukera izango dute eta berrerabilpenaren, birziklapenaren, errausketaren, garraioaren edo energiaren ohituren buruzko galderak egingo dizkiete, irakasleek aginduta. Besteak beste, etxetik lanera joateko moduaz, lanean eragiten dituzten hondakinez eta abarrez. Informazio hori eta ikasleek ateratako ondorioak datorren apirilaren 30ean izango den eskolen arteko foroan jarriko dituzte komunean eta gauza bera egingo dute Imanol Landa alkatearekin eta beste arduradun politikoekin, datorren maiatzaren 27an Udalbatzaren aretoan izango den Udal Foroan. Hor burututako diagnostikoa aurkeztuko dute eta neurri zuzentzaileak proposatu ere, arduradun politikoek beren erantzunak eman ditzaten.
Eskola Agenda 21 ekimenak ikasleak ingurugiroaren egoera eta arazoak ulertzera laguntzen ditu eta aldi berean gizarte justuagoaren eta jasangarriagoaren alde jokatzeko prestatzen ditu. Eskola Agenda 21ek ingurugiroko gaiak eta beren eraginak aztertzen ditu, horien hobekuntza lantzeaz gain.