Kanonaren aurkakoek ekimena burutzeko emandako arrazoiak:
Herritar guztiak kontzentrazio hauetara deitzen ditugu, SGAEk erakusten duenaren kontra, kanon digitalak kulturari min handia egiten baitio. Zergatik diogu kanon digitala kaltegarria dela? Bada, SGAE, sorkuntza kulturalen zabalkunde publikoaren konpentsazioa aitzakiatzat hartuta, sekulako dirutzak kobratzen dituelako, eta nori bereizi gabe, gainera.
Urtarrilaren bataz geroztik, kanona lehen baino bidegabekoagoa delako, tarifak igo egin baitira eta lehen baino euskarri eta gailu gehiagok kanona daukatelako: CDak, DVDak, MP3 gailuak, USB giltzak, argazki kameren txartelak, telefono mugikorrak, MP4ak, PDAk, eta abar.
Ba al zenekien zure kamerarekin egindako argazkiak CD batetan gordetzen dituzun bakoitzean (jende gehienak egiten du hori!) kanona birritan ordaintzen duzula, behin ere ordaindu behar ez zenuenean? Ba al zenekien zure mugikorrerako kanta bat jaisten duzun bakoitzean, kanona birritan
ordaintzen duzula, behin bakarrik ordaindu behar zenuenean (talde hori SGAEkoa dela suposatuz noski)? Ba al zenekien gero eta artista gehiagok beraien lanak Interneten aske zabaltzeko baimenak ematen dituztela baina lan horiek CD edo MP3 batetan gordetzen dituzunean ordaindu behar ez
zenukeen kanona ordaintzen ari zarela? Ba al zenekien gauza guzti hauek kultura sakonki kaltetzen dutela?
Guzti honengatik, hedabideei deialdi hau zabaltzeko eskatzen diegu, baita burutuko diren kontzentrazioen jarraipena egitea ere, eta kanon digitala zergatik kendu behar den azaldu dezaten ere. Eskerrik asko.
Informazio gehiago:
Foroak: http://compartiresbueno.freeforums.org/
Posta zerrendak: https://listas.sindominio.net/pipermail/hacklabs/2008-February/thread.html
Txat-a: #hackmeeting kanala irc.freenode.net zerbitzarian