Hiru lagun zauritu dira bart Algortan izandako sutean

Hiru lagun Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zituzten, atzo gauean Algortan izandako sute baten eraginez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez. 23:15ak aldera piztu zen sua, Telletxe kaleko eraikin bateko lehen solairuetako batean, eta ke handia eragin zuen. Kearen beldur, eraikineko bizilagunetako batzuk teilatura igo ziren, eta suak kaltetutako etxebizitza utzarazi behar izan zuten. Azkenean ertzain bat eta emakume bi Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, kea arnastuta. Ertzaintzaren arabera, baliteke norbaitek sutea piztu izana.Argazkian, suhiltzaileek Algortako Telletxe kaleko teilatu bat miatzen pasa den urrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun