Bizkaian planari jarraitzeko mahai tekniko bat sortzea erabaki dute. Gainera, elurra duten errepideetan kamioiei aurreratzea galaraztea ere aurreikusi dute. Bestalde, Herrizaingo Sailak alerta egoeran ditu pisu handia jasotzen duten zenbait garabi, izotzaren edo elurraren ondorioz kamioiren bat irristatzen baldin bada, bidetik kentzea errazteko.
Plana Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik kudeatzen ari dira eta trafiko eta errepideen zerbitzuez arduratzen diren erakundeen koordinazioa eta eraginkortasuna ahalik eta hoberena izatea bilatuko dute. Neguko ekaitzei aurre egiteko programa horretan, Herrizaingo Saileko Trafiko, Herritarren Segurtasunerako eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzek parte hartzen dute, baita Foru Aldundietako errepideetako zerbitzuek eta autobideen emakidadunek ere. Euskalmetek, Euskal Meteorologia Zerbitzuak aholkularitza ematen die.
Gidariak zirkulazioaren eta bideen egoerari buruzko informazioa jaso dezakete etengabe Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, 902 112 088 telefono zenbakian. Gainera, Trafiko Zuzendaritzako web orrian (www.euskadi.net/trafikoa) ere informazioa jasotzeko aukera dago.
Eusko Jaurlaritzako