Hilaren 15erako txotx txangoa prestatu dute Berbots eta Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 3a, 22:24
Berbots Erandion Euskaraz eta Leioako Berbalamiñe euskara taldeek antolatuta, Hernaniko txotx garaiaz gozatu ahal izango dute bi herrietako zein inguruetako euskaltzaleek hilaren 15ean. Larunbat horretan, autobusa hartu eta Otsuenea sagardotegira abiatuko dira sagardozaleak, ostatuan bertan ekoiztutako sagar ura probatu aldera. Kupeletarako txangoen artean, ohiko menua izango dute: bakailaoa, tortillan zein frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak eta abar. Menua eta bidaia, batera, 35 eurotan jarri dute, euskara taldeko bazkideentzat deskontua izango dela. Izena emateko Altzagako La Plaza tabernara edo Leioako Lamia AEK euskaltegira hurbiltzea baino ez dela egin behar, eta horretarako azken eguna larunbat honetan, hilak 8, izango da. Autobusa Leioako Txomin Arestitik irtengo da 17:45ean eta ordu laurden beranduago batuko ditu erandioztarrak Jose Luis Goyoaga kaleko gasolinoaren ondoan. Bueltatzeko ordua, berriz, goizeko 3:00etan jarri dute baina antolakuntzak alda lezakeela ere abisatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun