Ehun bat lagunek parte hartu zuten atzo, igandea, Berangoko Sei Herri kultur elkarteak antolaturiko bere egoitzaren berrinaugurazioan. 12:30ean triki-poteoan abiatuta, herrigunetik tabernaz taberna ibili ziren Berangoko eta inguruko auzokideek, trikitrixa eta panderoaren soinupean eta Berangoko zortzi presoen argazkiak alboan zeramatzatela. Arratsaldeko 2etan, berriz, zuzendaritzako kideek egoitza berrireki aurretik Sei Herri sortzen, abiatzen eta indartzen lan egin zuten eta dagoeneko hilda dauden lagunak gogoratu zituzten. Era berean kartzelan dauden bazkideak ekarri zituzten gogora. Bestalde, Sei Herrin, urteetan egindako auzolana eta lan soziala, kulturala zein politikoa goraipatu zituen, eta horretan parte hartu duten guztiei ezkerrak eman zenizkien. Azkenik, Jagoba Terrones 18/98+ plataformako kideak Anjel Figueroak idatzitako gutuna irakurri zuen. Ondoren brindisa egin eta egoitza berrinauguratu zuten mokauen artean. Sei Herri elkartea bi auzitan dago sartuta, herriko tabernen aurkakoa zein Orain S.A.-ri buruzkoa, "Egin"i 10 milioi pezetako mailegua egin ziolako.