Ruper Ordorikak irekiko du bihar campuseko kultur programazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 4a, 14:01
Bihar, asteazkena, eguerdiko 12etan, Ruper Ordorikak bira berriaren lehen kontzertua eskainiko du Mugalariak taldearekin batera Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Abeslari euskaldunak apirilean kaleratuko duen disko berria aurkezteko lehen kontzertua emango du horrela. Disko hori 2006ko azaroaren 26 eta 27an Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuetako abestiez osatuta egongo da. Kontzertua doan eta mundu guztiari irekita egongo da eta ikuskizun horrekin, EHUk ikasturtearen bigarren lau hilabeteko Bizkaiko Campuseko programazio kulturala abiatuko du, musika, antzerkia, dantza, arte erakusketak eta zinea protagonistak izango direla. Guztira 20 ikuskizun burutuko dira Leioa eta Bilboren artean, eta haietako zazpi Leioa eta Erandioko campusean garatuko dira. Bihar Ordorikaren kontzertua galtzen duenak doan ikusteko beste aukera bat izango du datorren astean, ostegunean, hilak 13, Sarrikon, 19.30ean.
Egitaraua Leioa eta Erandioko campusean

Martxoak 5, asteazkena
- 12:00etan, Ruper Ordorika eta Mugalarien kontzertua, areto nagusian. Euskaraz.

Apirilak 2, asteazkena
- 12:00etan, "Gajos de vida" EHUko Antzerki Taldearen azken lanaren emanaldia, areto nagusian.

Apirilak 9, asteazkena
- 12:00etan, Kunka konpainiaren "Sexo gratis" antzezlana, areto nagusian.

Apirilak 16, asteazkena
- 12:00etan, Moare eta Idoia zabaletaren "Piel" dantza ikuskizuna, areto nagusian.

Apirilaren 18tik 25era
- Ordutegia zehaztu gabe, Animabasauri jardunaldietako hainbat pelikula proiektatuko dira, areto nagusian edo liburutegian.

Apirilak 22, asteartea
- Ordutegia zehaztu gabe, Barakaldoko Nazioarteko Magia Jaialdiaren barruan, magia ikuskizunak ikusgai izango dira, areto nagusian.

Apirilak 23, asteazkena
- 12:00etan, Dantza Garaikidearen IV Zirkuitoaren barruan, Marceli Antunez La Fura dels Bauseko kide ohiaren "Protomembrana" ikuskizuna, areto nagusian.

Apirilak 30, asteazkena
- 12:00etan, Matxalen Bilbaoren "Haiku 4" dantza ikuskizuna, areto nagusian.

Data zehazteke
- Arte Ederren Fakultateko ikasleen "Ganorabakoak", "El absurdo en los procesos de creacion" eta Jose Angel Lasa irakaslearen "Construcciones liquidas" erakusketak, Leioako Liburutegi Nagusiko erakusketa aretoan.

Egitaraua Bilbon

Martxoak 5, asteazkena
- 20:00etan, Eric Janicot ‘Elliot’ pailazoaren Rock Comedy Show komedia, Bilborock-en.

Martxoak 13, osteguna
- 19:30ean, Ruper Ordorika eta Mugalarien kontzertua, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Euskaraz.

Apirilak 2, asteazkena
- 20:00etan, Lantz folk taldearen kontzertua, Bilborock-en. Euskaraz.

Apirilak 9, asteazkena
- 19:30ean, Rafa Ruedaren kontzertua, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Euskaraz.

Apirilak 16, asteazkena
- 19:30ean, Katamaloren kontzertua, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Euskaraz.

Apirilak 29, asteartea
- 20:00etan, Teatro Meridional konpainiaren "Calisto" antzezlana, Bilborock-en.

Maiatzak 7, asteazkena
- 19:30ean, EHUko ikasleen musika taldeen zikloaren barruan, Quaoar-ren kontzertua, Casillako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.

Maiatzak 13, asteartea
- 20:00etan, "Cantando bajo las balas" antzezlana, Bilborock-en.

Maiatzak 21, asteazkena
- 19:30ean, EHUko ikasleen musika taldeen zikloaren barruan, Hamburguesa Vegetalen kontzertua, Casillako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.

Maiatzak 28, asteazkena
- 20:00etan, Kanpingags konpainiaren "Hor al zaude" antzezlana, Bilborock-en. Euskaraz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun