Sopelako Udalbatzak herrian Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ikasketak eman ahal izateko zentroa jartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua. Sopelako Bigarren Hezkuntza Institutuaren bitartez bideratu da eskaria, eta onesten bada "herriak hezkuntza publikoko programa osoa edukiko luke, hezkuntza mapa berriaren baitan", udal iturriek nabarmendu dutenez. 1996ko urtarrilaren 30eko dekretuaren bidez onartu zen egun indarrean dagoen hezkuntza mapa, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) unibertsitatez kanpoko hezkuntza zentroen mapa egonkortzen zuelarik. Horrela, tokiko arduradunen esanetan, "12 urte joan dira eta aldaketa asko gertatu dira, ez bakarrik hezkuntza sisteman, baita Sopelan bertan ere". Argazkian, Imanol Garai alkate jelkidea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!