Jabi Zabala: "zu non bizi zaren? Ondotxo dakite alderdiek"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 4a, 17:05

Lehengoan etxera etorri zitzaidan EAJk bidalitako propaganda gutun hau. Edo hobeto publizitatea esan beharko dugu? Ez dakit. Egia esan, aspertuta nengoen publizitate banatzaileek tinbrea jo eta erantzutean “propaganda” zela entzuteaz, gero postontzia zabaltzean Lourdeserako txangoen, MediaMarkten edo audifonoen publizitatea aurkitzeko. Baina akaso hauteskundeetako propagandak gehiago du publizitate komertzialetik… Tira, ez da hori gaur hemen plazaratu nahi dudan gaia. “Zu, non bizi zara?” galdetzen du gutunak, galdera tontoa inondik inora. Izan ere gutunean bertan datorren datua baita, nire izen-abizenak eta helbidea. Datu berberak datoz (aurkeztu ahal izan diren) gainontzeko alderdien gutunetan. Eta horrek zer pentsatua eman dit. Argazkia: Jabi Zabala. Erabilpena: cc lizentzia honen arabera.

Nondik ateratzen dute alderdiek guri buruzko informazioa? Erroldatik ematen zaie, badakit, baina gero zer erabilera ematen diete informazio horri. Propaganda gutun horietan ez dago datuen babeserako legeari buruzko inolako aipamenik, zilegi da hori? Eta nola funtzionatzen du mekanismoak? Alderdiek zuzenean jasotzen dute errolda euren bidalketak egiteko ala bestelako sistema bat dago? Errolda guztiak jasotzen dituzte ala soilik interbentoreak izango dituzten mahaietakoak? Argi dago datu horiek informatikoki prozesatzen dituztela, baina horretarako baimenduta daude? Aurkezten diren alderdi guztiek jasotzen dituzte datu pertsonal horiek, baita Familia y Vida edo Democracia Nacional bezalakoek ere? Norbaitek hau hobeto ezagutzen badu, galdera hauek hemen erantzuteko eskatzen diot.

Jabi Zabala kazetariak atzo Sarean.com bere bitakoran argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun