Kosten Legea aitzaki hartuta, hitzaldia eskaini zuen atzo, Sopelako kultur etxean, Martin Aranburu Espainiako Kongresurako EAko Bizkaiko zerrendaburuak. Ezker-eskuinean, martxoan 9ko hauteskundeetarako lurraldeko zerrendan bigarren
Leire Pinedo tokiko zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendari Elisa Sainz de Murieta izan zituen lagun euskal sozialdemokraten hautagaiak, 25 entzuleren aurrean. Hain zuzen ere, lurralde antolaketa eta babesaren inguruko auziak "Espainiako Gobernuak EAEko Autonomia Estatutua ez betetzearen ondorio" direla adierazi zuen Aranburuk. Hori horrela, garain garaiko gobernu zentralarekin "salerosketa jokoan" aritzea egotzi zion EAJri EAko hautagaiak. "Dagoeneko 30 urte daramatzagu dagozkigun eskuduntzak eskatzen. Hain zuzen ere hori da Madrildik zer edo zer lortzen dutenean EAJk aipatzen ez duena; eurek lortu dutela bai, baina ez dute 30 urte eta gero gureak behar luketen eskuduntzak direla aitortzen", adierazi zuen Aranburuk. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Pinedo, Aranburu eta Sainz de Murieta, atzoko ekitaldian.