Itsas baliabide eta bere ingurumenari buruzko nazioarteko masterreko lehenengo promozioaren tesiak irakurri dituzte gaur goizean Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologiako gradu aretoan. Aipatu graduondoko titulua (
European Master of Science in Marine Enviroment and Resources) Southampton eta Bordeaux 1 unibertsitateekin batera, baita Azti-Teknalia eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioarekin, lankidetzan, antolatu du EHUk. Lehenengo promozioa osatzen duten hamaika ikasleek azken sei hilabetetan Europako hiri eta zentro ezberdinetan (Southampton, St. Andrews, Bourdeaux, Archachon, Azti, Santander eta EHU) prestatutako ikerketak aurkeztu dituzten bitartean, nazioarteko master horrek bigarren promozioa geletan dauka jada eta datorren kurtsorako izen-emate epea zabaldu du. Nazioarteko masterrak herri ezberdinetako irakasleak dauzka eta arlo ikasle ezberdinei zuzenduta dago: toxikologia, kimika, ekologia, osasun publikoa, itsas edo ingurune zientziak hain zuen. Argazkian, masterreko mintegi bat.