Uribe Kostako popularrentzat egun handia izan da gaurkoa. Rajoy eta Pizarro izan ezik bere hautagai sendoenak ekarri ditu eskualdean gaur burutu dituen hiru hauteskunde ekitaldietara. Eguerdiko 12etan, prentsaurrekoa eman dute Areetako Zugatzarte kaleko egoitzan Maria San Gil, Ignacio Astarloa, Marisa Arrue, Antonio Basagoiti eta Erresumako hiriburutik etorritako Cayetana Alvarez hautagaiak. Bertan, Zapatero eta Rajoyren arteko atzoko buruz-burukoan Marianoz “harro” agertu; abertzaleen eta “Ibarretxeren erronka edo Espainia apurtu nahi duten aurrean bermea ez den Rodriguez Zapateroren” aurkako kritikak bota; eta Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentea balitz, “Espainiarekin apurtu nahi dutenek beraien plan ilegalek, sezesio erreferendumak, gorde beharko lituzkete kajoi batean zapi giltzen pean” adierazi dute popularrek. Ondoren publizitatea banatu diete Areetako auzokideei.