Gainera, mahai-inguruaz gain, aurreko hitzaldiaren balorazioa egin dute: "antenekin arazorik ez dagoela, dena zuzena dela eta auzokideen beldurrak oinarririk gabekoak direla esateko bideratuta dago". Izan ere, hizlari guztiak multzo berekoak izatea leporatu diote antolakuntzari. Gainera, "Getxoko zergadun guztien diruarekin ordaindutako hitzaldia" dela gogoratu dute.
Bestalde, antenen instalazio klandestinoa dela kezka gehien sortzen duen gaia gogoratu dute eta faltan bota dute eztabaida hori. Bestalde Getxoko Udalari telefonia enpresen lobbyei jokoa egitea leporatu diote. Azkenik guztiz susmagarria jo dute mintegiaren inguruan Antena Ez elkartearen izena lotu nahi izatea eta zalantzan jarri dute beste hizlariekin berdin jokatu dutenik, "eta hori ez dugula esan hauteskunde kanpainaren erdian egiten dutenari buruz...".