Bihar bertan, Berangoetako kultur etxean, "Lo que cuentan los cuentos" izenburuko hitzaldia egongo da entzungai, 19:00etan. Sopelako udaletxeko hallean, berriz, sexuari buruzko solasaldia eskainiko zaie gazteei, 19:00etan, "Geu emakumeak, haiek gizonak, elkarbizitzaren argi ilunak" izenburupean. Etzi, emakume kirolari profesionalei buruzko mahaingurua egingo dute, Urdulizko kultur etxean, 19:00etatik aurrera, Athletic-eko futbolariek, Eunate Agirre bodyboard kirolari sopeloztarrak, Yahaira Agirre judoka algortarrak eta Virginia Berasategi atletak. Berangon, berriz, kontzertua eta askaria izango dira, ostiralean, ikastetxean, 18:30etik aurrera.
Martxoak 8
Martxoaren 8an, berriz, "Urdaburutarrak" umeentzako tailerra egingo dute Barrikako udaletxean, 11:30ean. Ekitaldi horren bidez haurrekin genero berdintasuna landu nahi dute, modu dibertigarriak erabiliz. Liburu bat irakurri ostean, etxeko lanaz, laguntzaz eta eurean ahalegin handienak egiten dituzten pertsonenganako eskertasunaz mintzatuko dira, udal iturrien arabera. Ondoren, liburuko pertsonaietan oinarrituta, hainbat objektu sortuko dituzte etxean oparitzeko. Azkenik hilaren 14an, ostiralarekin, Berangon, “Zure herriko 55 urtetik gorako emakumeen egoeraren diagnostikoa” lana aurkeztuko dute Berangoetako ekitaldi aretoan, 11:00etan. Bertan,Ana Landa alkatea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun eta Herritarren Eskubideen zuzendari nagusia egongo dira. Egun berean, Barrikan, "Kandelen argipean" izenburuko helduentzako ahozko narrazioa eskainiko dute udaletxean, 18:00etan. Bestalde, Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Europako Kartarekin bat egin du Sopelako Udalbatzak.