Mankomunitateko gainontzeko udalerriei dagokienez, Berangon, judo txapelketa (pilotalekuan) eta futbola (zelaian) izan go dira; Gorlizen, hockey (futbol zelaian) eta eskupilota (pilotalekuan); Lemoizen, irristaketa (Armintzako pilotalekuan); Plentzian, piraguismoa (itsasadarrean) eta gimnasia erritmikoa (pilotalekuan); eta Urdulizen, eskubaloia (pilotalekuan), herri kirolak eta arku-tiroa (probalekuan). Sari banaketa eta luntxa Sopelako pilotalekuan izango da, 14:00etan. Lehiaketari bukaera emateko Sugan taldeak kontzertua eskainiko du pilotalekuan, 22:00etan.
UKmartxoak 8
UKmartxoak 8 mugikorren bitartez egingo den dokumetal kolektibo bat da. Martxoaren 8an ospatuko den Uribe Kostako Emakumeen I. Kirol Anitzeko Lehiaketa gaitzat hartuta, bertara hurbiltzen dena, mugikorraren bidez bere ikusentzunezko lana grabatu ahal izango du, norberak ekitaldiari buruz duen ikuspegia azalduz, mankomunitateko iturriek azaldu dutenez. Bahin parte hartzaileen proposamenak bilduta burutuko den bideoa guzti horien aukeraketa eta muntaiaren ondorioa izango da. Grabazioa info[abildua]ukmartxoak8.com e-posta helbidera bidali beharko da.
"Kirolaria naiz, baita emakumea ere" lelopean, Uribe Kostako Emakumeen I. Kirol Anitzeko Lehiaketa antolatu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako