Txorimalo gaztetxearen II. urteurrena prestatzeko batzarra egingo dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 5a, 11:36
Pasa den astean abiatutako ildo berriari jarraikiz, Algortako Gazte Asanbladak bere ohiko batzarra burutuko du gaur arratsaldeko 19:30etik aurrera Algortako Villamonte kultur etxean eta hara joatera gonbidatu ditu herriko gazte guztiak. Halere, gaurko gai zerrenda ez da edonolakoa izango, 2006ko apirilaren 10ean okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxeak laster bi urte beteko baititu eta gazteek martxoaren 25etik 29ra egingo dituzten ospakizunak guztien artean prestatu nahi baitituzte. Horretarako edozein proposamera irekita daudela adierazi dute AGAko kideek. Gainera, batzarrean gazte asanblada indartzeko eta "ahalik eta espiritu errebelde gehien metatzeko" moduak aztertuko dituzte. Bitartean, gaur bertan, praktikan jarriko dute helburu hori Algortako batzarra baino lehen, Aixerrota ikastegian, jolas orduan, gazte asanbladaren aurkezpen txiki bat burutuko baitute, kultur etxeko batzarra ere gogoratuz.
Algortako Gazte Asanbladaren oharra asteazken honetarako batzarraren harira:

Aupa gazte! martxoaren 5ean batzar irekia burutuko dugu Villamonteko kultur etxean 19:30etik aurrera, pasadan asteazkenean moduan. Hori baino arinago Aixerrota ikastegian jolas orduan gazte asanbladaren aurkezpen txiki bat burutuko dugu, kultur etxeko batzarra ere gogoratuz. Jakingo duzuen moduan Txorimalo gaztetxeak 2. urteurrena beteko du martxoaren 25etik 29ra. Guzti honek lan asko duenez, denon laguntza beharrezkoa da. Oraindik kartela ez dago itxita, beraz edozein proposamenera irekita gaude. Denon artean, gure irudimenarekin kristoren 2. urteurrena burutuko dugu. Batzar honen zioa ere gazte asanblada indartzea izango litzateke, ahalik eta espiritu errebelde gehien metatzea alegia. Beraz badakizue non gauden, animatu eta parte hartu! Autogestioa bultzatuz!

Algortako Gazte Asanblada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun