Joan den azaroan arreta egokiagoa eman ahal izateko 5 gizarte langileren lanpostu finkatu ziren eta itxarote zerrenda murrizteko beste bi gizarte langile kontratatu dira. Gainera Langileria Sailarekin elkarlanean, gizarte langileen gaixotasun bajak gertatzen direnean berehala ordezkatu ahal izateko prozedura egokitu dute, ez egotearen eragina ahalik eta gutxien izan dadin.
Era berean, aurretik hitzartutako hitzorduetara joaten ez den jende kopuru altua atzeman da eta horregatik zita berriro eskatzen dutenean, itxarote zerrenda handitzea eragiten dute. Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak argitu du “kentzen saiatzen ari garen espirala da eta horretarako joan ezin denean hitzordua bertan behera uztearen garrantziarekiko sentsibilizatzen saiatzen ari dira erabiltzaileak”. Gizarte langileek eskaintzen duten arretari dagokionez, nabarmendu behar da kasu berriez arduratzen direla, aurreikusitako eta ez aurreikusitako jarraipen zitak eta etxez etxeko bisitak edukitzen dituztela eta larrialdi egoerak ere artatzen dituztela.
Gizarte larrialdietarako laguntzak
Bestalde, Gobernu Taldeak 2008an Gizarte Larrialdietarako 300.000 euro ematea onartu du berriki. Diru hori baliabide gutxi dituzten pertsonek beren premiazko beharrak asetzeko egindako diru laguntza eskaerak erantzutera bideratuta daude. Gehienetan, etxebizitzaren alokairua, altzairuen erosketa, norberaren mantenua edota etxeko konponketak izaten dira arazo nagusiak. Era berean, Getxoko Udalak erabaki du jendarte bazterkeriari aurre egiteko beste 300.000 euro inbertitzea, ez ohiko gastuei erantzuteko.