Gazte independentisten oharra:
Espainiar konstituzioa eta frantziar errepublika Euskal Herriaren kartzela dira, Euskal Herria ukatu eta zapaltzen duten tresnak dira. Ikusi besterik ez dugu nola azken hilabete hauetan Euskal Herriaren eraikuntza bidean, Euskal Herriaren independentzia bidean lan egiteagatik eguna joan eguna etorri euskal herritarrak atxilotu, torturatu eta espetxeratuak izan diren. Baina egoera hau duela 30 urte harturiko erabakiaren ondorioak dira, espainiar konstituzioaren alde eginiko hautuaren ondorioak, horixe da 30 urte hauetan ordaintzen ari garena.
Baina borrokaren bidez, azken urte hauetan euskal herritarrak 3 gakoen bueltan batzea lortu dugu: erabakia, lurraldetasuna eta metodologiaren baitan, dagoeneko gehiengo handi batek onartzen du elkarrizketa eta akordioan oinarrituz, euskal herritarrok erabakiko dugula Euskal Herriaren etorkizunaz, beti ere bakoitza bere errealitate propiotik abiatuz.
Baina duela 30 urte konstituzioaren aldeko hautua egin zuten berdinek, egun, euskal herritarrok batzen gaituzten gakoei heldu eta konponbidea eman beharrean, berriz ere duela 30 urte eginiko iruzur berdina prestatzen ari dira. Euskal herritarrei bizkar eman eta euren negozio eta poltrona mantentzeagatik iruzur berria prestatu dute. Horixe da PNV-NaBairi interesatzen zaion bakarra negozioa, negozioa eta negozioa, eta hau mantentze arren prest daude espainiar konstituzioa onartu eta Euskal Herria berriz ere ukazioan eta zapalkuntzan bizitzera kondenatzea.
Horregatik, bide honetan, Euskal Herriari iruzur egin ahal izateko ezinbesteko baldintza dute independentziaren aldeko mugimendua ahulduta egotea, beraz, PNV-NaBai eskuz esku ari da PSOErekin batera eguna joan eta eguna etorri proiektu independentista erasotzen.
Baina erabakia eta lurraldetasun eskubideak herri honen gehiengoak babesten dituen eskubideak dira, herri honen gehiengoak Euskal Herriaren subirautza bidean pausuak eman nahi ditu, Euskal Herriaren etorkizunaz erabaki nahi du. Beraz argi dago, PNV-Nabaik espainiar konstituzioaren alde egiten duen momentutik herriaren nahiari bizkar ematen diola. Bestela zertara doaz PNV-Nabai Madrilera? Konstituzioaren menpeko proposamen bat defendatzera? Herri honen gehiengoak defendatzen eta zor zaizkion eskubideak saltzera?
Bestela, zertara joan behar dugu euskaldunok Madrila, errespetatzen eta aitortzen ez gaituen kartzela denean, Euskal Herriari dagozkion erabakiak Madrilen hartzen direnean.
Gazteok Espainiari ez! esango diogu. Gazteok espainiar konstituzioari sekulako ostikada emango diogu, Ostegunean unibertsitateetatik argi utziko diogu espainiar estatu faxistari gurekin ezin izango dutela amaitu! Martxoaren 9an Euskal Herriak ez esango dio Espainiari! Independentziaren bidean abstentzioa eta boikotaren bidez konstituzio espainiarra suntsituko dugu!!!
Independentziaren bidean gazteok kalera, gazteok abstentzioa!!!
Argibide gehiagorako:
http://www.abstentzioa.com
http://www.gaztesarea.net/info
http://www.fotolog.com/segitzubaltzeta
http://www.leioatik.org
http://piztupgl.mundua.com