Plentziako portua eta itsasadarra (argazkian) babesten dituen San Balentin dikea sendotzeko proiektua abiatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak. Izan ere, gaur bertan egitasmoaren erredakzioa egiteko aholkularitza eta laguntza kontratua esleitzeko lehiaketa argitaratu dute EHAA aldizkari ofizialean. Proiektua diseinatzeko, 278.400 euroko aurrekontua bideratu dute. Epeari dagokionez, enpresek hilaren 31era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren eskaintza tekniko eta ekonomikoak eta apirilaren 16an aukeratuko du Garraio eta Herri Lan Sailak proiektua nork idatziko duen. Behin kontratua sinatuta enpresak zazpi hilabete izango ditu lana amaitzeko. Aurretik, bi zaharberritze lan handiak izan dira San Balentinen. Lehenengoan 1995 eta 1996an egindakoak, 295.000 bat euroko kostearekin eta 1999koak, ekaitzaldiaren ostean milioi bat eurotik gorako inbertsioa egin zenean.