Nahikari Ayo: "papera, papera eta papera!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 5a, 18:26

Igandean aukeratu beharko dugu nor izango den Espainiako "errege". Erregea badaukate, baina politikariek monarkak baino gehiago agintzen dute. Onartu beharra daukat e-maila erabiltzen dudala posta arrunta baino gehiago. Nostalgikoa izango naiz, baina poz-pozik altxatzen naiz goizetan nire etxeko postontzia begiratzeko: aldizkariak, gutunen bat,.. beti dago zer edo zer. Hauteskunde kanpaina heldu denetik, kaka! Bakarrik propaganda eta iganderako papeletak. Alderdi guztietako gutunak, asko errepikatuta! Batzuetan ireki ere ez! Hartu eta birziklatzera. Hainbeste paper irakurri barik, batzuk badaukagu argi zein den gure bozka. Batzuk baino, guztiok. Nahikari Ayok (argazkian) gaur Nire begietatik bere bitakoran argitaratua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun