Emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 5a, 18:57

Leioako Udalaren Gizartekintza Sailak eta Andrak emakumeen elkarteak antolatutako ekitaldien barruan, ostegun honetan, martxoak 6, elkarretaratzea egingo dute Boulevardean, 13:30ean. Horren ostean, herri bazkaria izango da, horretan izena emateko Andrek Sabino Arana kaleko 78 zenbakian daukaten egoitzara jo beharko dela. Hala ere, gehiegi itxaron gabe, gaur bertan egongo da zer ikusi Kultur Leioako auditorioan. Bertan, "De como Antoñito subio a los cielos" antzezlana egongo da ikusgai, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Sarrerak kultur aretoan bertan eskura daitezke. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzte ekitaldiak. Argazkian, Leioako emakume elkarteek 80 emakumezko eta gizonezko bakarra bildu zituzten iaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun