Erandioko Emakumeen elkarte Soziokulturalak antolatutako jardunaldiak aurrera darraite eta, horrenbestez, ostegunarekin batera helduko dira erdibidera: biharko, bazkaria antolatu dute eta horren ostean dantzaldia. Bazkaltzeko 14:00etan jarri dute hitzordua metro geltokiko plazan eta bertatik Erreka Alde jatetxera joango dira. Ostiralean, berriz, jaia eta oparien banaketa egingo dute, 18:30etik aurrera. Azkenik, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera, elkarretaratzea egingo dute Irailaren 23a plazan (udaletxe aurrean) 12:00etan eta, jarraian, metro geltoki ondoan. Azkenik, astea bukatu bitartean, Mikel Alvia Palacios idazleak eta Jose Miguel Vidal Garcia argazkilariak egindako erakusketa egongo da ikusgai udaletxean, 12:00etatik 14:00etara. Argazkian, bihar bertan, Aizpea Goenagak ekoiztutako
"Ezker-eskuma" antzezlana ere egongo da ikusgai Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, 20:00etan.